martes, 29 de octubre de 2013

Etiopia V (euskaraz)


V

Eta han eta hemen, kafea. Kafea Etiopian sortu zen eta Etiopiarrek asko edaten dute; nahiz eta janari gutxi eduki, beti edaten dute kafea, eta eskaintzen diete gonbidatuei.



Etiopiarrak oso jatorrak, eskuzabalak eta baketsuak dira. Hona hemen argazki honetan,



ume batzuek gure autoa bultzatu zuten, nahiz eta guk ez genien eskatu. Ikusi zuten arazo bat geneukala eta lagundu ziguten, eta gero ez ziguten ezer eskatu.

Jatorrenak umeak dira. Eskola askotan egon ginen. Hemen, Meki herrian,




ume hauek Wondowosen eta Geremev zuten izena eta biek IHESaren txertoa aurkitu nahi zuten.

Guretzat, agurra izan zen azken egunetan, Meki herriaren hurbil dagoen beste herrira joan ginenean. Han zegoen zuhaitz bat eta zuhaitz azpian, herritarrak biltzen ziren gonbidatuak agurtzeko, gizonak txaloka eta emakumeak irrintzika.

No hay comentarios: