martes, 29 de octubre de 2013

Etiopia III (euskaraz)


III

Baina gehien harritu ninduen gauza han bertan aurkitu nuen, eta irribarreak izan ziren. Irribarreak edonon, ez guretzat bakarrik, baita haien artean ere. Etiopiarrek sekretu bat daukatela ematen dute, zergatik haiek daude hain pozik hain pobreak izaten, eta gu, ordea, hain aspergarriak?






Tenperaturak harritu ninduen baita ere. Epela da, agian alturagatik. Etiopia osoa oso altua dago, 2.000 metroko altuera dauka orokorrean. Kapitala Addis Abeba da eta han egon ginen heldu bezain laster. Addis Abeba 2.500 metroko altueran dago.



Addis Abebak eraikuntza modernoak eta txabolak ditu, nahastuta. Trafikoa zoratzeko modukoa da. Ez dago semafororik, ezta rotondarik ere; beraz, bidegurutzetan, gidariek ez dakit nola egiten zuten, baina ez dute batak besteen aurka jotzen.
Andamioak ezinezkoak dira. Oso makal ematen dute. Badirudi edozein unetan eror daitezke. Baina, trafikoa bezala, hor daude eta ez da ezer gertatzen. Seguru aski istripuak izango dira, baina nik ez nuen bat ere ikusi.





No hay comentarios: