martes, 29 de octubre de 2013

Etiopia II (euskeraz)

II

Baina nolakoa da benetan Etiopia? Beno, joan baina lehen, aurkitu nuen guztia interesgarria zen. Pobrea da, bai, baina kultura aberatsa dauka. Eraikin zoragarriak daude, adibidez Lalibela herrian. Hor elizak haitzan zulatuak daude.


Etiopiaren historia interesgarria da baita ere. Beti estatua izan da, beste izenarekin, baina bere erregekin, etiopiarrak. Rastafariek uste zuten Etiopia zela agindutako lurra. Sabaren erregina hangoa omen zen. Eta mundu osoan bigarren kristau estatua bihurtu zen, Armenia ondoren.



Euren egutegia daukate eta orain 2.006an daude. Euren urteberria da iraliaren 11n. 13 hilabete dauzkate urtean zehar.

Nilo urdina han sortzen da, Tana lakuan, eta bere ura Niloko %80 (ehuneko larogei) da. Beraz, herrialdean ez da urik falta, baina gaizki banatuta dago.

No hay comentarios: