martes, 29 de octubre de 2013

Etiopia I (euskaraz)

Kaixo. Biharko jarduna prestatzen ari naiz, eta Etiopiari buruz hitz egingo dut.
Hona hemen lehen paragrafoak:

Kaixo. Etiopiari buruz hitz egingo dizuet.

Orain dela bost urte, Etiopian egon nintzen. Nire etxean nengoen lasai-lasai eta bat-batean, nire nagusi batek deitu zidan eta galdetu zidan: “Unai; libre zaude Etiopiara joateko?”. Eta beldurra sentitu nuen, baina ezin nion ezetz esan, aukera guztiak aprobetxatu behar nituen egunkarian lan egin nahi bainuen.

Nire irudimenean, Etiopia telebistan ikusitakoa zen: basamortu bat bezalakoa, eta han erdian ume bat, tripontzi eta argal-argal, dena hezur eta azal, eta aurpegia euliz beteta. Hori da gure irudia Etiopiaz, ezta? Gosea, lehortea, guda… Txarrena.



Eusko Jaurlaritzak antolatzen zuen bidaia, EL DIARIO VASCO gonbidatu zuen eta haiek nitaz pentsatu zuten. Agian, arriskutsua zela eta nor zegoen soberan pentsatu zuten.

Beraz, txertoak jarri nituen. Txerto pila bat. Malariaz informatu zidaten. Eta moskitoak niregana ez joateko, arropa argia erosi nuen, argia eta kolore naturalakoa: marroia, berdea… Ia-ia doctor Livingstone bezala jantzi nintzen.

No hay comentarios: