martes, 10 de septiembre de 2013

Sare sozialak eta ni

"Beste mundu batzuk daude, baina hemengo honetan daude". Ez dakit nork esan zuen esaldi famatu hori, baina egia da. Hain zuzen ere, sare sozialak gure artean dauzkagu, baina unibertso paralelo batean.
Noizean behin, bi munduek elkar ukitzen dute, eta horrek zein urrun dauden erakusten du. Adibidez, behin, taberna batean nengoen eta ezagun bat zegoen barran ordenagailuarekin. Beraz, konzentratu zirudien eta, bakean utzi nuen. Bat-batean, nire lagunak begiratu eta esan zidan: "Unai, aspaldian ez zaitut ikusten Facebook-ean". Nik barre egin nuen, noski, eta erantzun nion: "Baina hemen naukazu". Hori zen garrantzitsuena, ezta?
273 'lagun' --hala dute izena-- dauzkat Facebook-en, baina hamar ta piko besterik ez zoriondu ninduten nire urtebetetzean. Lagun onenak telefonoz edo pertsonalki zoriondu ninduten, noski. Iaz, Facebookez zoriondu nindutenek hogeita bi ziren, hau da, bikoitza.
Gauza hauengatik, jende asko goibeltzen da. Horregatik ikerketa batek Facebook-ek goibeltzen duela dio. Ez da gutxiagorako. Imajina ezazu beti zain zaudela besteon iritzia eta aprobazioa. Gogorra izan daiteke jende askorentzat "on-line hutsa". Ziber-espazioa oso handia izan daiteke benetako lagunik gabe, basamortu bat bezalakoa.
Gero eta jende gehiagok erabiltzen du sare sozialak ligatzeko. Hori ulergarria da. Aukerak zabalagoak dira, eta denbora ez duzu galtzen. Merkeago da gauez ateratzea baino, eta askoz ere osasuntsuagoa. Tristea, bai, pixka bat, hasieran. Baina hobe hori ezer ez baino.
Batzuetan ligatzen saiatzen zara lehen ezagutzen zenuen jendearekin. Adibidez, Facebook-en. Behin, ordu bete bat txateatu eta gero, proposatu nion geratzea ezagutzen nuen neska bati. Baina berak erantzun zidan: "Zertarako nahi duzu nirekin geratu?". Zertarako ba? Ez nion hau erantzun, baina Facebook-en ezin da denetarik egin.
Hau guztia esanda, engantxatuta bazaude sare sozialei, aholku bat emango dizut: ez ahaztu "errealitatea hor kanpoan" daukazula.


No hay comentarios: